107. greba eguna da Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentroetan. Mobilizazioak iragarri zituzten, eta astelehenean abiatu dute Donostian Gipuzkoan zehar egingo duten martxa.
Datozen bi asteetan hainbat herri bisitatuko dituzte euren eskubideak aldarrikatzeko. Hala nola, Beasain, Ordizia, Zumaia, Zarautz, Irun, Eskoriatza, Arrasate, Tolosa, Billabona, Errenteria-Orereta, Eibar, Elgoibar, Azkoitia eta Azpetia; hilaren 18an bukatuko dute martxa Donostian.
Borrokan jarraituko dutela adierazi dute. Euskal erakundeek euren eta adineko pertsonen baldintzak hobetu ezean, protestan jarraituko dutela aldarrikatu dute.