argia.eus
INPRIMATU
Erresidentzietako lan-gatazka konpontzeko eskatu diete egoiliarren senideek Gipuzkoako Aldundiari
  • Gipuzkoako Senideak Elkarteak elkarretaratzea egin du astearte honetan, Foru Aldundiak Donostiako Gipuzkoa Plazan duen egoitzaren aurrean, sindikatuek eta enpresek lurraldeko egoitzetan duten gatazka konpontzeko eskatzeko.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 20a

Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen senitartekoek ez dute ulertzen "helburu komun bat izanik, hau da, egoitzetan dauden pertsonei ematen zaien arretaren kalitatea", 125 greba egun baino gehiago igaro izana, "Egoiliarrei, senideei eta langileei sortzen dizkien eragozpenekin".

Bestalde, aurretik iragarri bezala, Gipuzkoako Senideak azaroaren 27an bilduko da Maite Peña Gizarte Zerbitzuetako diputatuarekin, Gipuzkoako egoitzetako lan gatazkari amaiera eman diezaiola eskatzeko.

Elkarteak "hainbat gizarte eragilerekin" lanean jarraitzen duela dio, "Gipuzkoako egoitzetan ematen den zerbitzua hobetzeko". Halaber, Arartekoaren erantzunaren zain dago, eta Aldundiaren aurrean aurkeztutako salaketa guztiak helarazi dizkio.