argia.eus
INPRIMATU
“Errepublika ala monarkia” galdeketa egingo dute Vallecasen larunbatean
  • Ez dago erroldarik eta auzoko bizilagun guztiei bozka ematera dei egin diete Madrilgo Vallecas auzoan.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 19a
Kontsularen informazioa (Argazkia: Vallekas Decide)

Vallecasen galdeketa egingo dute jakiteko errepublika edo monarkia nahiago duten. Ekainaren 23an izango da eta bi galdera daude: “Estatu egitura erabaki nahi duzu?; baiezkoa izane gero, errepublika ala monarkia nahiago duzu?”. Antolatzaileek auzoaren iritzia jakin nahi dute eta horretarako galdeketa hau antolatu dute auzo osoan zehar 33 bozkaleku jarriko dituzte.

Antolatzaileek sare sozialen bitartez zabaldu dute nola izango den bozka emateko mekanika. Vallekas Decide da galdeketara deitu duen eragilea eta talde ezberdinek osatzen dute: Coordinadora 25-S, Izquierda Castellana eta Alderdi Komunistak, besteak beste.

Argitaratutako adierazpenean beren helburua azaldu dute: hainbat kontsulta eginez Espainia errepublika bilakatzea, “prozesu partehartzaile eraikitzaileen ideiaren beharra dagoela zabalduz”. Lehena Vallecasen izango da, “bereiziki kapitalismoaren krisiak eta sostengatzen duen 78ko erregimenak zigortu eta jipoitu duen udalerria” dela gehituz.

Baimena eskatu diote Madrileko udal gobernuari bozkalekuak jartzeko. Ahora Madrideko Paco Perezek ABC-ri egindako adierazpenetan esan du “hasiera batean baimenduna” izango dela “Adierazpen askatasunaren mesedegarri izango delako eta gizartearen iritzia adierazi daitekelako”.