argia.eus
INPRIMATU
Errepresioa eta protesta sozialen kriminalizazioa jo-puntu, Bilbon burutuko diren jardunaldietan
  • Martxoaren 29tik 31ra bitartean Bilbon egingo diren “Errepresioaren eta protesta sozialen kriminalizazioaren kontrako jardunaldiak” aurkeztu dituzte asteartean.

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 26a
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak “Errepresioaren eta protesta sozialen kriminalizazioaren kontrako jardunaldiak” aurkeztu ditu astearte goizean Albiako lorategietan, Bilboko epaitegiaren aurrekaldean. Jardunaldiak Santutxu auzoko Karmela espazio autogestionatuan egingo dira, martxoaren 29, 30 eta 31 bitartean.

Azpimarratu dutenez, Mozal Legea indarrean denetik dirau plataformak honek ekarri dituen eskubide eta askatasun galerak salatzen. Ildo horretan, legea ezarri zenetik lau urte betetzear diren honetan, jardunaldi hauek antolatzea erabaki dute.

Jardunaldiei ekitearekin batera, epaitegian Mozal Legea ezarri zaien hiru kasuri jarritako helegiteei buruzko informazioa aurkeztuko dela aurreratu dute. “Mozal Legearen helburu nagusia protesta sozial baketsua kriminalizatzea, adierazpen askatasuna zigortzea eta jendartea zigor ekonomiko gogorrekin kikiltzea” dela salatzen jarraituko dutela adierazi dute, hau indargabetzea exijituz.

Jardunaldien egitaraua: