argia.eus
INPRIMATU
Errepidea moztu dute Iruñean Siemens Gamesa lantegiaren itxieraren aurka
  • Iruñeko Karlos III.a eta Nafarroako Gorteen artean egin dute protesta ekintza langileek. Agoizko lantegiaren itxierak 239 familia utziko ditu kalean, sindikatuen esanetan, “errentagarria eta bideragarria” izan arren.

Mikel Eizagirre 2020ko abuztuaren 04a
Agoizko langileak protestan. Argazkia: LAB

Agoizko Siemens Gamesa lantegiko beharginek protesta ekintza egin dute Iruñeko Karlos III.a kalea eta Nafarroako Gorteak lotzen dituen errepidean, LAB sindikatuak jaso duenez. Zirkulazioa moztu dute lanpostuak aldarrikatzeko, eta beste behin salatu dute euren jarduera “errentagarria eta bideragarria” dela. Hala ere, enpresaren zuzendaritzak 239 familia kaltetuko dituen asmoari eusten dio.

Uztaila amaieran 18.427 sinadura bildu zituzten langileek itxieraren aurka, eta San Lorenzo elizan 24 orduko baraualdia egiteko elkarretaratu ziren. Egitasmo hori amaitzean, Nafarroako Parlamenturantz jo zuten herritarren babesa erregistratzen zuten sinaduren txostena entregatu erantzukizuna eskatzeko.