argia.eus
INPRIMATU
Errepidea moztu dute Cementos Rezola lantegi aurrean, jazarpen sindikala salatzeko
  • Cementos Rezola lantegiko sei langile epaituko dituzte ostegun goizean, enpresak “greba eskubidearen gehiegizko erabilera” argudiatuta salatu ostean.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 06a
Argazkia: LAB

Cementos Rezola enpresak sei langile auzitara eraman ditu, “greba eskubidearen gehiegizko erabilera” argudiatuz. Ostegunean epaituko dituzte langileak, Donostian. Errepidea moztu dute asteazkenean Añorgako lantegiaren aurrean, egoera salatzeko.

Izan ere, hainbat hilabetez borrokan ari dira Cementos Rezolako langileak, haien lan baldintzak hobetzeko eskatzen. Irutxuloko Hitzak jaso duenez, hitzarmena negoziatu ordez sindikalisten kontra egin du enpresak, eta LABeko hainbat ordezkari auzitara eraman ditu.

“Borrokaren balioa” aldarrikatu eta “jazarpen sindikala” salatzeko egin du ekintza LAB sindikatuak. Ostegun goizean, uztailaren 7an, goizeko 9:30etan kontzentrazioa egingo dute Donostiako epaitegien aurrean, auzipetuei babesa emateko.