argia.eus
INPRIMATU
Errenterian astebetez euskaraz bizitzeko motorrak berotzen ari dira
  • Martxoaren 15ean Lasarte-Oriako, Donostiako eta Trapagarango esperientziak entzuteko aukera izango dute herritarrek.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 14a
Ekimenaren aurkezpen eguneko argazkia, herriko ezagunak tartean direla. Argazkia: AsteBatZUK Euskararen Eroaleak.

Apirilaren 1etik 8rako egin diete deialdia herritarrei Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar AEK euskaltegiak. Lehenengo hitzetik azkenera euskaraz egiten saiatuko dira aste osoan zehar.

Motorrak berotzeko martxoaren 15ean mahai-ingurua antolatu dute, Xenpelar etxean 19:00etan. Han izango dira Lasarte-Oriako Ttakun euskara elkarteko ordezkaria, Donostiako Bagera euskara elkartea (estilo honetako ekimenetan aitzindari izan den Egia auzoaren, añorgatarren eta Piraten esperientziak kontatzeko asmoz) eta Trapagarango Euskara Maratoia ekimeneko ordezkaria.