Errenteriako Udalak akordioa sinatu du Fiare banku etikoarekin. Hego Euskal Herrian 2005ean sortutako proiektua da Fiare. Ehundik gora erakunde sozialek bultzatzen dute eta aurreztaileen dirua gorde eta interes apaleko maileguak ematen dizkie gizarte bazterketaren aurka borrokan ari direnei. Errenteriako Udala, bazkide egin den heinean, batzarretan parte hartu eta erabakitzeko eskubidea izango du. 1.800 euroko ekarpena egin du Udalak.
Julen Mendoza Errenteriako alkateak adierazi du "beste eredu batean" sinesten dutelako erabaki dutela Fiare banku etikoarekin akordioa sinatzea: "Mundu osoko banku-sistema zalantzan jartzen ari den garaiotan, garrantzitsua da sozialki konprometitua dagoen eta beste eredu ekonomiko bat sortzea ahalbidetu dezakeen herri-bankua bultzatzea. Fiareren helburu sozialak babestu egin behar direla uste dugu".
Fiaren banku etikoari buruz ARGIAn:
Reas: Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia (2011-10-09)
Fiare: Europako banku etikoen sorburua? (2007-11-18)