Faktore askok eragina daukate osasun fisiko eta metalean; horien artean bizi baldintzek. Nafarroako Osasun Publikoak jasotako datuen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenenaren bikoitza da. Izan ere, pobreziak, zailtasun ekonomikoek, bazterkeria sozialak eta bestek are zaurgarriago egiten dituzte.
Adriana Goñi, Nafarroako Osasun Sareko psikoago klinikoak nabarmendu du antsietatea eta depresioa bezalako gaitzek bizi baldintza ekonomiko txarrekin "lotura handia" izan dezaketela eta suizidiorako arrisku faktoreak direla. Horregatik, nabarmendu du prebentzio neurriak hartu behar direla: “Diru laguntzekin, babes sozialarekin, aisia bultzatuz, eta atez ateko arretarekin baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dugu”.
Beste faktore batzuk
Kontuan hartu beharreko beste faktore bat adina eta sexua dira. 2018tik eta 2022ra jasotako datuen arabera, batez beste 49 pertsonek egin zuten beren buruaz beste urtean; heriotza guztien % 0,8. Berrogei urtetik beherakoen kasuan datua altuagoa da: Hamar heriotzatik bat suizidioagatik izan zen.
Atzerago ere egin du Osasunbideak, eta azkeneko 25 urteetako datuak aztertu ditu. Nabarmendu du 2000 urtetik hona, suizidio-tasak “positiboki” beheraka egin duela. Hala ere, ohartarazi du COVID-19aren agerpenarekin goraka da bat egon dela berriz.