argia.eus
INPRIMATU
Errelatoa eta galdera batzuk

Iulen Lizaso Aldalur 2023ko irailaren 28a

Azken bi urteetan beste gai batzuekin egiten ari ginen bezala, irailaren 22 eta 23rako, arduradunen baiezkoa izan ondoren, Egiako Maria Erreginaren parrokiako jardueren gelan eta Deustuko Salesiarretan bi hitzaldi antolatu genituen. Bertan Fernando Artal terapeuta pedagogikoa, Teresa Forcades moja, teologoa eta medikuntzan doktorea eta Josep Pamies, basalandare jangarri eta sendagarrietan adituak, izan ziren hizlariak. Hamabost egun lehenago iragarrita zeudelarik, deialdi bakoitzaren bezperan jakinarazten zaigu bai Donostiako eta bai Bilboko gotzainek toki horietan elkarrizketa horiek ez baimentzeko agindua eman dutela. Halaber, hamar egun lehenago, kartela argitaratu zen irailaren 30erako, Helena Arce juristak Deustuko Salesiarretan emango duen hitzaldia iragartzen zuena: “La indefensión declaración: una forma de violencia contra los niños y sus familias.” 25ean jakinarazi digute Bilboko gotzaindegiak ez duela onartzen. Zein garaitara eramaten gaituzte emanaldi horiek? Zergatik itzultzen ari gara haiengana hainbeste zentsurarekin? Zeren beldur dira botere eta kontrol guztiak monopolizatzen badituzte

Iulen Lizaso Aldalur