Europan, emakumezkoen futbol partida batek ez du sekula horrenbeste jende bildu, eta mundu mailako bigarren daturik altuena da. Gizonezkoen taldeak denboraldi honetan ez du zifra hori gainditu.
Emakumezkoen Espainiako Kopako final-laurdenetako partida jokatu da asteazken iluntzean Bilboko San Mamés estadioan. Jendez lepo zegoen: Europan emakumezkoen futbol partida batean inoiz bildu den jende gehiena. Ia 50.000 lagun egon dira San Mamesen –53.000 sartzen dira–. Lehen aldia da denboraldi honetan hainbeste jende biltzen dena, eta klubaren historian bi partidetan baino ez da gainditu kopuru hori.
Mundu mailan behin baino ez du gainditu emakumezkoen partida batek hainbeste jende. Iaz, Mexikoko ligako Monterrey eta Tigres taldeen arteko norgehiagokan 51.211 ikusle bildu ziren.
📺 #CopaDeLaReina #FutbolFemenino | Ahora si, así se ha vivido el inolvidable partido de San Mamés. 1/4 de final. Athletic Club 0-2 Atlético de Madrid.#MASFUERTESQUENUNCA
⚫⚪⚫⚪⚫⚪ 💪💪⚽⚽ pic.twitter.com/U0LltI32lj
— CD Badajoz Femenino (@CDBadajozF) January 31, 2019
Nazioartean oihartzuna izan du albisteak. Esaterako, The Washington Post hedabideak zabaldu du berria.
Athleticek ezin izan du Atletico Madril mendean hartu. 0-2 galdu eta final-erdietarako txartela ez du eskuratu.