argia.eus
INPRIMATU
Errekaleorren egingo dute Hackmeeting 2019 bilkura irailaren 20tik 22ra
IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 06a

“Orainaren amaiera geroz eta gertuago dago. Teknologiak era ezberdinetako munduak sortzea ahalbidetzen du, baina enpresa handiek mundu berria eraikitzeko aukerak berehala zapuzten dituzte”, dio jendea bilkurara deitzen duen manifestuak.

Teknologiaren eliteek haien algoritmoek gobernatutako mundua nahi dutela diote, “harreman sozialak zapuzteko” eta langileok banatzeko diseinatuta. Inposizio honen aurrean “hacktibismoa” aldarrikatzen dute Hackmeeting 2019ko antolatzaileek.

“Aurten Errekaleor Bizirik!-ek jasoko gaitu, finantza-espekulazioari aurre egiteko gaitasuna adierazten duen auzoak. Hau beste komunitate lokal bat da, eta beren aurretiazko lanak teknokapitalismoaren aurkako erresistentzian lagundu egiten digu”, diote antolatzaileek.