argia.eus
INPRIMATU
Argazki bilduma
Errekaleorreko makro auzolana iruditan
  • Auzolana ardatz hartuta, auzoa margotzeko erronka jarri zieten euren buruei Errekaleorren, bostgarren urteurrenaren atarian. Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra luzatuko da hau eta, beraz, azkenengo txanpan murgildu dira jada. Gainera, auzotik kanpoko jendea ere hurbildu da egunotan, lo egiteko aukera zabaldu baitzuten.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko abuztuaren 01a

Hala ere, hasierako planak aldaketatxo bat izan du. Iruñean kokatuta dagoen Maravillas Gaztetxearen desalojo arriskua dela eta, ostegunean Nafarroako hiriburura joango dira errekaleortarrak hangoei babesa adierazteko. Ostiralean, berriz, Maravillaseko kideak Errekaleorren egongo dira, auzolanean parte hartzeko.

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.