Maiatzaren 18an beteko da urtebeteko Errekaleor auzo askeari udalak argia moztu zionetik. Hilabeteetako lanaren ondoren, eguzki plaken bidez energetikoki buruaskia da dagoeneko auzoa, eta honek bizi eredu jasangarriago eta komunitarioagorako aukera zabaldu die, besteak beste. Hainbat proiektu dituzte eskuartean, eta egitasmo horietako asko Gasteizko kolektiboei zabaldu dizkiete: ensaio lokala, herri inprenta eta baratza, adibidez. Errekaleor Bizirik proiektuko kide den Jon izan da Zebrabidean, honen gutziaren berri emateko.
Albiste hau Zebrabideak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.