Errekaleorreko ametsa

  • Begi bat zabaldu eta ordulariari begiratzen diot. Zirrikitu zena bere osotasunean zabaldu eta salto batez aterarazten nau ohetik. Iratzargailua itzalia dago. Kaka-zaharra, argia joan ote da? Bost axola, mugikorrak dio berandu noala lanera. Ahalik eta azkarren jantziz eta esku tartean fruta pieza bat hartuta, ziztu bizian ateratzen naiz kalera. Etxeko portala azkar asko itxi eta kotxea aldapa behera bideratzean... bat-batean frenatzen dut! Zurbil geratzen naiz. Badirudi terrorismoaren kontrako operazio polizial baten erdian nagoela.


2017ko ekainaren 02an - 11:13
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Poliziak kaleak hartuak dauzka, nora begiratu eta han kasko gorriak auzoko kaleak itxiz. Metro gutxi batzuk ibiltzeko ez bada, kotxeak momentu horretan ez dauka erabilerarik. Kotxetik jaitsi eta oihuak entzuten ditut han-hemenka. Nere bizilagunak, transformadore aurrean, herri harresi formatuan ikusten ditut. Orain hasi naiz ondo ulertzen zer gertatzen den. Poliziak, gaurkoan, gure auzoari elektrizitatea ahalbidetzen dion transformadore elektrikoa bahitu nahi du. Arrazoi horregatik auzotarrak modu baketsuan transformadorea babesten gaude, bertara gerturatu diren adiskideen animoen artean. Erresistentzia pasibo horren aurka, poliziaren jarrera oldarkorra: porrazoak, oihuak, zalapartak, korrikaldiak, atxilotuak, jipoituak... Errekaleor auzo askea, argi indar gabe usten duten sei bat ordutako tentsiozko gertaerak.

Gaur egungo gizartean, etxeek, gutxieneko duintasun batera iristeko, elektrizitate beharra daukate. Nola utz ditzake alkate batek bere herria argi indar gabe? Zergatik utzi du Maialen, hilabete gutxi batzuk dauzkan auzoko biztanle gazteena, biberoirik gabe? Nola mugituko da bere paseoak ematera Lourdes, 76 urteko auzotarren amona, bere gurpildun ahulki elektrikoa entxufatzeko aukerarik ez badauka? Nola sukaldatu? Garbitu? Alkateak herria pentsamendu ilunetan murgilduta utzi nahi izan du; Maialen iluntasunean utzi du negarrez.

Onezkero ahaztua neukan duela sei ordu lanera joan behar neukala! Telefonoa atera eta patroiari deitu diot... Piiiiiii.....piiiii... jabeak telefono deia eskegi egin dit, berriz deitzera nindoanean, wasap mezua jasotzen dut! “Kaleratuta zaude, ez etorri berriz lanera”. Izerdi batean esnatzen naiz, amesgaiztoa izan da, azken astean errepikatutako errealitatezko amesgaiztoa.

Hasierako shock egoera horretatik aterata, auzotarrek gure burua defendatzeko kontzientzia hartu dugu. Are gehiago Urtaran alkateak guk kaleratzeko erabilitako argudioak entzuterakoan: gure segurtasunaren izenean, polizia bidaltzen du gu jipoitzera eta elektrizitatea moztera; ondoren negoziatu ez dugula nahi esateko.

Beste behin ikusten dugu nola darabilten gobernariek polizia, soilik beraiek daukaten biolentziaren monopolioaz, herriaren aldarrikapen eta eskaerak zapaltzeko. Kapitalaren estatu sistemak, herriak bideratu eta bere izenean aldarrikatzen dituen alternatiba hauek odol hustu nahi ditu; kimuak moztu nahi ditu. Kapitalaren interesak babesteko aitzakiaz, 150 biztanleko herri bat indarraz erasotu eta argirik gabe uztea zilegi al da? Hori da herria babestea?Hau da demokrazia edo Erdi aroko asedioa al da?

Agintariek, eta kasu honetan Urtaranek, modu sistematikoan darabilten biolentziazko jokaera da honakoa. Herriak babesteko asmoz sortu eta indarra hartzen duen proiektu ororen kontra biolentziaz erantzuten besterik ez dakite. Dirudun burgesiak eta gobernariek ez dute nahikoa gizartearen gehiengoa soldata eta bizitza prekarioetara bideratzearekin; horrekin nahikoa ez eta jendea prekarietate horretatik ateratzeko aukerak sortzen dituenean, gobernariek bere morroiak bidaltzen dituzte jendea jipoitzera eta etxeetatik kaleratzera. Konstituzioak dioenaren aurrean, “non jende oro etxe duin bat edukitzeko bermea behar duen”, agintarien nortasuna: hipokresia, prepotentzia eta gezurra da. Urtaranek bere benetako izaera eta printzipioak agerian utzi ditu eta ez legoke gaizki aurrerantzean Urtaran “Trump-as” goitizena jartzea.

Errekaleor auzoan garbi daukagu beste gizarte eredu bat eraikitzen ari garela eta mehatxu jarreretatik urruti dagoen eguneko batean bizi garela. Eguneko jardun eta etorkizunerako gidalerro autogestioa, elkar-zaintza, asamblearismoa eta botere erlazio eza dauzkagu. Horrek bai beldurtzen dituela gaur egungo kapitalaren agintariak, herriak beste eredu batean funtzionatu dezakeela ikusteak.

Arrazoi horregatik luzatzen diogu deia jendeari, Gasteizen, ekainaren 3an, 17:30etan, egingo den manifestazioara etor dadin. Herriak argi du bere esku dagoela benetako boterea, eta herriak argi du berak bakarrik defendatu dezakeela bere burua.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Patxi Gaztelumendi
#2
Mikel Basabe Kortabarria
#6
Arantza Gutierrez Paz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Karmelo Landa
Nazioaren neurrira

Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Eguneraketa berriak daude