argia.eus
INPRIMATU
Errekaleorrek bere lehen argindar sorgailu eolikoa eraiki du
  • Piggott motako sorgailu eolikoa eraiki dute Errekaleorren, bi aste iraun duen tailerrean. Masta falta zaio funtzionatzen hasteko eta hori eraikitzeko beste tailer kolektibo bat antolatu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 05

Sorkuntza prozesua erabatekoa izan da, atal guztiak hasieratik sortu dituzte. Haize errotak dituen hiru palak berdinak izateko egurra eskuz landu dute, baita elektrizitatea sortzeko bobinak ere. Hasiera batean prozesuak bost egun iraungo zuela aurreikusi bazen ere, azkenean bi aste iraun du. Hamabi lagunek parte hartu dute eta lau hizkuntzetan izan da tailerra.

Maiatzean argindarra moztu zioten auzoari eta hainbat proposamen egiten ari dira energia burujabetzaren bidean. Errotaz gain, hainbat eguzki plaka jarri dituzte udan zehar elektrizitatea sortzeko.