Errekaleor, frackinga eta energia berriztagarriak

  • Fracking hitza lehenengo aldiz entzun genuenean, ezer gutxi genekien gaur egungo krisi energetikoaren inguruan astakeri hori gelditzeko geroago borrokan parte hartu genuenok. Gasa, ikatza, unanio eta petroleoaren gailurra izen arrotzak ziren guretzako, askoz jota belarria jotzen ziguten, baina ez genekien zehatz mehatz zeintzuk izango ziren frackingaren ondorioak.


2017ko uztailaren 07an - 15:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

    Hasiera hasieratik funtsezkotzat ikusi genuen frackinga martxan jartzeko planen jatorria ezagutzea. Horregatik, kalea astintzen hasten ginen bitartean, zenbait hitzaldi antolatzeari ekin genion. Eta bide batez gaian adituak zirenek erregai fosilen gailurraren gora beherak azaldu zizkiguten, baita lotuta zekartzaten ondorio latzak ere. Erregai fosilen erreserbak topatzea gero eta zailagoa zela azaldu ziguten, baita erreserba hoiek ustiatzea gero eta garestiagoa zela, eta ustiatzen zirenak gero eta kalitate gutxiagokoak zirela ere.

    Bidean ehuntzen ari ginen jakituria hau egunez egun gure hitzaldietan geureganatu genuen. Azken finean argi ikusi genuen frackingaren teknika azaltzea ezezik garrantzitsua zela ere testuinguru energetikoa argitzea. Bidean eredu energetikoa egungo bizitza ereduaren motorea zela ohartu ginen ere. Energia, baliabideak etengabe ustiatuz bizitza suntsitzen duen sistema honen ezinbesteko motorea zela ulertu genuen. Era batean hala bestean guztiok bagenekien aurretik horrela zela, baina frackingaren aurkako azken urteotako borrokak perspektiba zabalago bat eman zigun eta arazoaren analisi askoz sakonagoa ahalbidetu.

    2013. urteko energia jaudunaldietan eta 2015.eko Frackanpadako hitzaldietan, egoeraren diagnostiko zehatz bat egiteaz gain, irtenbide argiak bilatzen saiatu ginen. Ahalik eta jende eta eragile gehien uztartzen zituzten estrategiak garatzen alegia, azken finean aurrean dugun hil ala biziko erronka honek guztion parte hartzea behar baitu. Horregatik, behin Eusko Jaurlaritzaren Fracking planak gelditzea lortu genuenean, bagenekien borrokak ezin zuela hor amaiera izan. Oinarrizko gatazka eta arazoak bertan darrai: kapitalismoa eta erregai fosiletan oinarritutako bere eredu energetikoak martxan jarraitzen du eta horri lotuta gure bizitza eta planetari mehatxua.

    Joan den urteko udazkenean, espero baino lehenago, lurra putzuz josteko eta gasa ateratzeko proiektu berrituen aurka martxan jarri behar izan genuen berriro; azken aldi honetan teknika konbentzionalen bidez suntsitu nahi dute gure herrialdea. Orduan, hausnarketa kolektibo baten ondorioz, Berriztu! jaio zen. Erregai fosilen menpekotasunari uko egiteaz gain Berriztu! eredu energetikoa eraldatzeko erronkarekin jaio zen, eta noski, horretarako egungo sistema kapitalistari aurre egiteko erronkarekin ere. Momentuz, eta kalean herriak izan duen erantzunari esker, Eusko Jaurlaritzak 2017ko udaberrian zulatzeko zituen planak bertan behera geratu dira. SHESAren arabera, erregai fosilak bilatzea beste helbururik ez duen Eusko Jaurlaritzaren enpresaren arabera, 2 urteko atzerapena izango du proiektu berriak. Denon esku dago gasa ustiatzeko planak behin betirako bertan behera geratzea.

    Eta guzti honek, zerikusia dauka Errekaleorrekin? Duela hilabete eskas Iberdrolak, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak aginduta, argindarra moztu ziola. Frackinga sustatu zuen Industria Sail berbera, ez konbentzionala den gasa ateratzeko, egun gas putzu “konbentzionalak” erabili nahi dituena. Iberdrola, Garoñaren jabea, oligopolio energetikoaren kide nabarmena den transnazional berbera eta guztioi fakturan lapurtzeagatik kondenatua izan den enpresa berbera.

    Errekaleorren aurkako eraso honen aurrean herriaren erantzuna eredugarria izan zen. Errekaleor etxebizitza eskubidea bermatzeko okupaziorako proiektu kolektibo bat baino askoz gehiago delako eredugarria, herrikoia, jendetsua eta anitza izan zen erantzuna.  Hori agerian utzi zuen ekainak 3ko manifestazioak. Manifestazio hurak bi helburu uztartu zituen; alde batetik Iberdrola eta Eusko Jaurlaritzaren erasoari erantzutea; bestetik bizi eredu berri bateruntz aurrerapausoak emateko konpromezua. Bizitza erdigunean jartzen duen bizi eredu bat, jasangarria, baliabide eta pertsonen amaigabeko ustiatzean oinarrituta ez dagoena.

    Horregatik, energia burujabetza lortzeko proiektu batean murgilduta zeudela esan zigutenean, energia berreiztagarrietan oinarritutako alternatiba batetan alegia, eta laguntza behar zutela helarazi zigutenean ez genuen zalantzarik izan. Bai Berriztu!k baita Fracking EZek ere atxikimendua eta geure harri-koskorra ipini dugu proiektu hau martxan jartzeko eta gutun honek Errekaleorreko crowfunding kanpainan parte hartzera animatzea du helburu. Besterik gabe, amaitu aurretik besarkada erraldoia bidali nahiko genieke Errekaleorreko bizilagunei. Guk argi daukagu! Herria bizirik nahi dugu!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sinetsi

Pertsonok ze erraz epaitzen dugun aldamenekoa (edo aldamenekoa ez dena). Norberarenak izan ezik, gainontzeko guztiak ematen du erraza. Berehala bilatzen diogu irtenbidea besteenari. Eta ze zaila den norberak barruan duena kudeatzea. Askotan, pertsona konkretu batzuk idealizatzen... [+]


Mugak Zabalduz

Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Karmelo Landa
Nazioaren neurrira

Zorionekoak gara euskaldunok. Euskal Herria, Baskonia, gure nazioa, mundu osoaren aurrean agertzen da, historian izan den eta gaur egun den modukoa. Imago Vasconiae. Barne irudia eta besteen aurrekoa. Zer gara, nolakoak gara, non gaude, noiztik eta noiz arte. Gure kartografia... [+]


2024-07-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Txibato

Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]


2024-07-03 | Diana Franco
Teknologia
Ikasketa komunitate irekiak

Bada pertsonok geure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera dugun eredu bat, oso gogoko dudana; eredu honetan ikasi nahi duen edonor ongi etorria izaten da, beti ere komunitatearen izaerarekin errespetuz jokatzen badu. Ikasketa komunitate irekiak dira. Gogoko dut... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


Eguneraketa berriak daude