argia.eus
INPRIMATU
Erregea “marrazoetara bota” idazteagatik gazte bat atxilotu dute Tenerifen
  • Ostegun goizean atxilotu du Espainiako Poliziak Roberto Mesa kanariarra. Martxoaren 7an Espainiako erregea Tenerifen izan zen eta horren harira Facebooken idatzitako mezu batengatik atxilotu dutela uste dute gaztearen senideek.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko apirilaren 20a

“Borboiak marrazoetara! 100? 200? Polizia Nazional putero baten semea den FeliPP babesteko. Kabroi honengatik Tenerife gainezka dago”. Mesa atxilotu izanaren mezuetako bat da. Erregeari irain egitea leporatuta, Mozal Legea baliatuz atxilotu dutela uste dute Mesaren gertukoenek.

Etxean atxilotu dute poliziek, eta ordenagailua nahiz mugikorra atzeman dituzte froga gisa. Lekukoen arabera, Espainiako Poliziaren  sei ibilgailu zeuden Mesaren etxepean atxiloketaren unean. “Espainiako Estatuan dagoen errepresioren eta zentsuraren beste adibide bat da”, adierazi du Sara Mesak, atxilotuaren arrebak.

“Ekintzaileari babes osoa adierazteko elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean Mesa atxilotuta dagoen polizia-etxearen aurrean. Goizaldean deklaratuko du epailearen aurrean.