argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatuen loteria Getxora, gizartearen inplikazioa eskatzeko
  • Hainbat elkarte eta kolektibok Gabon garaia baliatzen dute Europara iristen diren errefuxiatuen egoera salatu eta gizartearen inplikazioa eskatzeko. Loteria baliatu dute Getxon helburu hirrekin. "Saria” Europa ankerrean babesik ez eskatu beharra da, Diagonal egunkariak azaldu duenez.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko abenduaren 23a

Milaka errefuxiatuek bizi behar duten egoera jasaten ez duen orori egokitu zaio loteria, muga zein kanpalekutan daudenek edota Europara iritsi nahi dutenek ez duten guztia dugunoi. Mezu hau zabaldu nahi izan du Ongi Etorri Errefuxiatuak-Getxo taldeak.

 Loteriaren zozketa egin bitartean eta ondoren, sari potoloa Getxon egokitu izanaren zurrumurrua abiatu dute sare sozialen bidez. Ondoren, egia azaldu dute, argazkikoa bezalako zenbakiak argitaratuz. Zenbaki irabazlea 4.613 da bertan, Mediterraneo itsasoan 2016an hil diren lagun kopurua.

Arratsaldean errefuxiatu eta immigranteen aldeko kalejira egin zuten. “Helburua positiboki sentsibilizatzea da, guztiak, konbentziturik daudenak eta ez daudenak, gure bizimodua izateaz daukagun zorteaz kontzientziatzeko. Ez du esan nahi hemen arazorik ez dagoenik, baina beste dimentsio batzuetakoak dira errefuxiatuekin alderatuz”, azaldu du taldeko kide Daniel Gutierrezek.

Hainbat kolektibok garai hau erabiltzen dute errefuxiatuen krisi globalaren inguruan kontzientzia sortzeko. Izan ere, estatuek hartutako konpromisoa betetzeko urtebete falta denean Espainiako Estatuak %4 bakarrik bete du, hau da, jaso beharko lituzken 17.337 errefuxiatuetatik 700 bakarrik jaso ditu. Europa mailan zifra are txikiagoa da, %3,5.