argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatuen aurkako jazarpena nagusi 2019ko World Press Photo-n
  • Getty Images AEBetako erraldoiarentzat lan egiten duen John Moore argazkilariak irabazi du 2019ko World Press Photo-ren lehen saria. AEBen eta Mexikoren arteko mugan egindako argazkia aukeratu du epai mahaiak 4.738 argazkilarik lehiaketara bidalitako 78.801 irudien artean.

Axier Lopez @axierL 2019ko apirilaren 12a
Argazkia: John Moore (Getty Images)

John Moore-ren argazkian Yanela Sánchez ume hondurastarra ageria da, negarrez, bere ama Sandra Sánchez AEBetako mugalariak atxilotzen ari diren bitartean. 2018ko ekainaren 12an gertatu zen Texasen, "tolerantzia zero" politika gogorra mugan ezartzeari ekingo ziotela aditzera eman zuen egun gutxi batzuk lehenago Trump presidenteak.

World Press Photo

Lehiaketaren antolatzailea izen bereko World Press Photo taldea da. 1955an sortutako etekin asmorik gabeko erakundea da eta Amsterdamen du egoitza. Nazioarteko 13 pertsonez –editore grafikoak, argazkilariak eta prentsa agentzia nagusien ordezkariak– osatutako epai-mahaiak aukeratzen du, haien ustez, munduko argazkirik eta argazki-erreportajerik onenak direnak.

Jarraian saria irabazteko izendatuak izan diren gainerako bost argazkiak.

 

 

 

Argazkia: Brent Stirton

 

 

Petronella Chigumbura (30 urte) emakumeek osatutako Akashinga taldeko kidea da. Zimbabweko Phundundu Parke Naturalean legez kontrako ehiza ekiditea da taldearen helburua.

 

 

Argazkilaria: Catalina Martin-Chico

 

 

FARC taldeko kidea da Yorladis. Irudian bere seigarrren haurdunaldian agertzen da. Aurreko bost haurdunaldiak, bake akordioak indarrean sartu aurretik, oihanean gerrillari izan zituen

 

 

Argazkilaria: Chris McGrath

 

 

Gizon ezezagun bat kazetarien uholdea gerarazen saiatzen ari da Turkiako Istanbulen Saudi Arabiak duen enbaxadan. Une horretan enbaxadara heltzen ari ziren Jamal Khashoggi kazetariaren hilketa argitzeko Saudi Arabiak bidalitako ikerlariak.

 

 

 

Argazkilaria: Marco Gualazzini

 

 

Txadeko umerzurtz bat granadak jaurtitzeko armez margotutako pareta baten aurrean.

 

 

 

Argazkilaria: Mohammed Badra

 

 

Siriako al-Shifunieh herrian ustez gasez egindako eraso baten ostean hainbat lagun artatzen ari dira.

Lehiatu diren gainerako irudi guztiak World Press Photoren webgunean daude ikusgai.