argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatuen aldeko ekitaldia egingo dute apirilaren 29an eta 30ean Gernikan
  • Europako mugetan gertatzen ari den “sarraskia” salatzeko ekimena antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko apirilaren 24a

Gernikan izango da, apirilaren 29an eta 30ean. “Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun bilduko gara, gerrarik ez oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorriak direla esateko”, adierazi du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.

Larunbatean errefuxiatuei babesa agertzeko martxak egingo dituzte. Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatuta, zutabetan iritsiko dira Gernikara eta han 1937ko biktimak eta gaur egungoak omenduko dituzte. Giza eskubideen eta bakearen arloko erreferenteek parte hartuko dute.

Igandean tailerrak eta mahai-inguruak egingo dituzte, esperientziak partekatzeko eta kolektiboen arteko sareak eraikitzeko. Hainbat gai jorratuko dituzte: babes- eta asilo-eskubidea, antimilitarismoa, feminismoa, desobedientzia, antikapitalismoa, harrera-esperientzia eta Hegoaldeko muga.

Apirilaren 26an 80 urte beteko dira Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuenetik eta hainbat ekimen antolatu dira gertatutakoa oroitzeko.

Ongi etorri gernika 2017ko egitaraua: