argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatuei mugak zabaltzeko eta Nafarroak “gutxienez” 300 hartzeko exijitu du Iruñeak
  • Herritarren Aferetarako Batzordeak adierazpen bat onartu berri du, mugak irekitzea eskatzeaz gain, Idomenirako laguntza galdegiteko, bai eta EBren eta Turkiaren akordioa gaitzesteko ere.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko martxoaren 15
Errefuxiatuak Idomeniko kanpamentuan.

Halaber, Europara iritsi direnak ez botatzeko aldarrikatu dute; nazioarteko asilo legedia bete dadin da xedea.

Ildo berean, Atzerritarren Legea bertan behera utzi behar da, Batzordearen irudiko, eta pertsonen mugikortasunerako eskubidea babestu. Oroitarazi dute Nafarroak 300 errefuxiatu jasotzeko konpromisoa hartu zuela, baina ez duela bete, eta horri eutsi beharko liokeelakoan daude.

Amaitzeko, Europak eta Turkiak izenpeturiko akordioa bertan behera utzi nahi dute.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]