argia.eus
INPRIMATU
Erreferendum bat eskatzeko sinadura bilketa “masiboa” abiatuko du Gure Eskuk
  • "Euskal Herrian sekula egin den sinadura bilketarik handiena" abiatuko du Gure Esku ekimenak 2020 udaberrian, aditzera emateko "gure etorkizuna erreferendum bidez erabaki nahi dugula", Amalur Alvarezek eta Josu Etxaburuk azaldu dutenez.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 14a

Maiatza eta ekaina artean jasoko dira sinadurak, herrietan antolatuko den ekimen sortaren barruan. Gure Eskuko kideen hitzetan, pasa den igandeko hauteskundeen emaitzek, euskaldunok –katalanek bezala– autogobernatzeko daukagun desioa berresten dute eta, hortaz, Espainiako Kongresuko eta Senatuko errealitateek "ezin dute gure bidea markatu".