argia.eus
INPRIMATU
Erreakzioak | Arnaldo Otegi: “Batzuetan ez dugu asmatu, baina borondatea bazegoen eta egin dugu”
  • Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta ezker abertzalean ETAren ziklo armatua amaitzeko lanean jardun izanagatik hainbat urtez kartzelan izandako politikariak egin ditu koalizio abertzalearen bozeramaile lanak gaurkoan ETAren amaiera agiria baloratzeko orduan. Testu laburra irakurri du euskaraz eta erdaraz:

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 03a
(ARG: @ArnaldoOtegi)

"Euskal Herriak gatazka politiko eta armatua era gordinean sufritu du eta mota guztietako sufrimendua sortarazi du: hemendik sufritu duten eta sufritzen duten pertsona guztiak gogoan hartu nahi ditugu, inor bazterraen utzi gabe.

Eskerrak urte luzetan egun hau hel zedin lanean egon diren pertsona eta erakundeei. Askotan ez da posible izan, batzuetan ez dugu asmatu, baina borondatea bazegoen eta egin dugu.

Gaurtik aurrera beste aro bat irekitzen da Euskal Herrian, esperientzietatik ikasi behar dugu, 1977tik, 1998tik... Urratsak emateko abagunea ireki dela uste dugu, baliatu dezagun aukera hau denborarik galdu gabe. Ongi etorria ETAk ardura historikoz hartu duen erabaki honi, erantzukizun osoz amaiera ordenatu bat gauzatu du, bere ibilbideari amaiera emanez.

Bakerik eta Askatasunarik gabeko herri gara oraindik baina hori eraldatzeko bidean jarraituko dugu etenik gabe eta lortu arte".