argia.eus
INPRIMATU
Errazkin eta Intxaurrandieta errugabetu dituen epaiari helegitea jarriko dio Hondakinen Kontsorzioak
  • GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak, EAJ eta PSE alderdiek kudeatua, nahi du errazkinek eta Intxaurrandietak ordaintzea 2013an Zubietako erraustegiaren proiektua geratzeak eragindako kalte ekonomikoa (40 milioi euro baino gehiago).

ARGIA @argia 2018ko urriaren 25
Albo bietan, Ainhoa Intxaurrandieta eta IƱaki Errazkin.

Espainiako Kontu Auzitegiak errugabetu egin ditu Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta, Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia eta GHK kontsorzioko presidente ohia, erraustegiaren proiektua "gaindimentsionatuta" zegoela argudiatuta.

GHK-k, baina, helegitea jarri nahi dio epaiari. Astelehenean ez-ohiko batzarra egingo dute, eta proposamenak aurrera eginez gero (hori litzateke logikoena, EAJk eta PSEk dutelako gehiengoa) Espainiako Kontu Auzitegiaren beste sala batek aztertuko luke helegitea. Prozesu judiziala, halere, Auzitegi Gorenera hel daiteke.