argia.eus
INPRIMATU
Erraustegiko langileen batzordeak bi orduko lan uztea deitu du ostegunerako
  • Erraustegiko gutxieneko osasun eta segurtasun neurriak ez direla betetzen salatu du langileen batzordeak.Enpresako zuzendaritzaren autoritarismoa salatzen dute, etengabe aldatzen dizkietela lan txandak, ordutegi eta egutegia: "Autoritarismo hau ere beste errepresalia eta kanporatzeetan islatzen ari da".

Usurbilgo Noaua @noaua 2021eko uztailaren 01a

Azken orduotan zenbait hedabideek ezagutzera emandako albistea segidan. Osasun, ingurumen nahiz ekonomiarentzat erraustegiak duen eragina salatu izan dute hainbat eragileek urte luzez. Baita azpiegituraren segurtasun falta ere. Salaketa horretara batu dira orain, Zubietako plantan lanean dabiltzanak. Zubietako erraustegiko langileen batzordeak lan uztea deitu du ostegun honetarako, uztailaren 1erako. Bi orduko lan uztea, 13:00ean hasi eta arratsaldeko 15:00ak bitarte. Tarte horretan elkarretaratzea egitekoak dira.

Lan uztea erraustegia kudeatzen duen Ekobal enpresako lan batzordeak deitu du. Lan batzorde honek salatu duenez, "ez dira gutxieneko segurtasun eta lan osasunari lotutako neurriak betetzen". Egoera honek eragin nabarmena duela salatzen dute. Etengabeko neurri hausteen ondorioz, "lan taldearen osasuna arriskuan jarri duten hainbat gertakarik".

Enpresako zuzendaritzaren autoritarismoa salatzen dute, etengabe aldatzen dizkietela lan txandak, ordutegi eta egutegia. "Autoritarismo hau ere beste errepresalia eta kanporatzeetan islatzen ari da".

Lan batzordeak behingoz, jarreraz aldatu eta lan taldea eta haien ordezkariak errespeta ditzala eskatzen dio zuzendaritzari.