Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.
"Erraustegiaren aurkako manifestarien aurka, polizia bortizkeriarekin lotutako informazio eskandalagarria jaso dugu Donostiatik, Euskal Herritik. Gu manifestariekin lerratzen gara eta erasoa gaitzetsi nahi dugu", dio hitzez hitz Twitterren jarri duten mezuak.
Hemen bidali duten mezua.
Shocking information about police brutality against anti-incinerator protesters coming out of #SanSebastian #BasqueCountry. We stand with the protesters in condemning this attack. https://t.co/a16Kz3Oc8W
— GAIA (@GAIAnoburn) 2018(e)ko irailaren 25(a)
Hego Amerikako GAIA azpisailak ere salatu du erasoa, gaztelaniaz, sare sozialetan.
¡Impactante! violencia policial contra manifestación pacífica anti incineración en #SanSebastian #BasqueCountry. ¡Apoyamos a los manifestantes y condenamos el ataque! https://t.co/X9ceN9H01x
— GAIA América Latina (@GAIA_LAC) 2018(e)ko irailaren 25(a)
Igandean ehunka lagun Zubieta herritik abiatu ziren, Gipuzkoa Zutikek deituta, erraustegiaren aurka protesta egitera. Ertzaintza bidea blokeatzeaz gain, era baketsuan protestan ari ziren herritarren aurka oldartu zen, hainbat zauritu eraginez.