Donostiako Onkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregia giza katez lotuko dute igandean, erraustegiaren aurka. “Errausketak gizakiaren osasunari dakarzkion kalteen irudi” izan nahi du egitasmoak, Errausketaren Aurkako Mugimenduak azaldu duenez. 5.000 lagun inguruk hartuko du esku protesta ekimenean.
Erraustegia eta minbiziaren arteko lotura ikusarazi nahi du giza kateak. “Hondakinak erretzea minbizia kasuekin eta hilkortasuna handitzearekin lotzen dituzten datu zientifiko sendoak daude”, adierazi zuten ekimenaren aurkezpenean. “Ez dugu horregatik kolore ilunekin margotuko, osasunaren aldeko ekimena izango delako, eta osasuna, azken batean, alaitasuna ere badelako”, gaineratu zuten.
Hainbat herri mugimenduk, alderdik eta sindikatuk bat egin du ekimenarekin. Tartean daude ELA, LAB, ESK, EH Bildu, Irabazi, Ahal Dugu Euskadi, Greenpeace eta Eguzki.
Giza katea presente dago sare sozialetan:
RT Rossano Ercoliniren mezua igandeko Giza-katea sustatuzhttps://t.co/LYKzln78jI
— Hernanin Zero Zabor (@Hernaninzz) May 24, 2016
Igandean goazen guztiok errauskailuaren aurka mobilizatzera! https://t.co/9qblV2D0l9 #errausketarikez #M29
— Ernai Usurbil (@ErnaiUsurbil) May 26, 2016
Komiteak dei egiten die #CAF -eko langile guztiei #errausgailua -ren aurkako gizakatean parte hartzera. #Errausgailurikez #airegarbia
— LAB - CAF (@labcaf) May 26, 2016
Maiatzaren 29an #hernaniarrok giza katean izango gera. Hartu txartela Lurrekon edo igandean Plaza Berrin 12:00etan! pic.twitter.com/LLsOyL4jxX
— Bego Zuza Zabalegi (@bzuza) May 20, 2016
Maiatzak 29 Mayo
Osasunaren Aldeko Giza Katea Erraustegiaren Kontra
Onkologikoa - Diputazioahttps://t.co/dKyd5RRYxs pic.twitter.com/kw4xTj2gHZ
— eQuo Gipuzkoa (@eQuoGipuzkoa) May 15, 2016
Maiatzak 29 Mayo
Osasunaren Aldeko Giza Katea Erraustegiaren Kontra
Onkologikoa - Diputazioa... https://t.co/mI2oJzeAO0
— Irabazi Zarautz (@IrabaziZarautz) May 15, 2016