argia.eus
INPRIMATU
“Erraustegi proiektuaren pitzadurak” hitzaldia
  • Azaroaren 29an, 19:00etan Zizurkilen "Erraustegia gelditu dezakegula pentsatzeko gakoak" mintzagai izango dituzte Josu Amilibiak (Tolosaldeako Hondakinen Mankomunitateko lehendakaria) eta Ainhoa Intxaurrandietak (GHK-ko lehendakari ohia).

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 24a

Erraustegiaren Aurkako Aiztondoko Plataformak antolatu duen hitzaldia, Plazida Otaño Liburutegian izango da. Antolatzaileek zabaldutako oharrean iragarri dutenez, Josu Amilibiak eta Ainhoa Intxaurrandietak "azalduko dituzte epaitegietan irekita dauden auzibideak, udalerri batzuk GHK-tik ateratzeko egiten ari diren bidea...". Erraustegia "gelditu daitekeela" pentsatzeko gakoak herritarrei ezagutaraztea du hitzaldi honek helburu. ARGIAko artikuluak azaltzen duen GHK SAU-ren kiebra egoera ere mintzagai izango da.