argia.eus
INPRIMATU
Errausketak osasunean duen eraginari buruzko datu gehiago plazaratu dituzte OEITeko medikuek
  • Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) erraustegiak osasunean duen eragina aztertzen eta nazioartean gai honi buruz landu diren ikerlaneko azterlanak argitaratzen segitzen du astero sare sozialen bidez. Datu berri eta kezkagarri gehiago plazaratu dituzte azken aldian.

Usurbilgo Noaua @noaua 2019ko apirilaren 23a
Zubietako erraustegiaren obrak martxo hasieran. (Argazkia: Noaua)

Italiako 2001-14 urte artean eginiko Italiako azterlan batek (Minichilli F, Pisa) Pisa inguruko kutsadura iturriak aztertu zituen, tartean, 1980tik martxan egon eta urtero 45.000 hiri hondakin tona erretzen dituen erraustegi bat. "Zenbait minbizi eta zirkulazio-arazoengatik heriotzen %9ko gehikuntza aurkitu dute. Ez da loturarik aurkituko sortzetiko malformazioekin ezta jaiotze uneko arazoekin".  

Italiako 2014ko azterlan batean, PM10 partikuletara esposizio altuagoa izan zutenek bihotzeko gaixotasunak %18 eta gernubideetako gaixotasunak %21 hazten zirela ohartarazi zuen. 2016ko Italiako beste ikerlan batean, erraustegiaren eta garaiz aurreko erditzeekin lotura aurkitu zuen.

Murtzian, haurren bizi kalitatearen inguruan 1998-2015 urte artean egindako beste ikerlan batek, minbizia eta bertan duten erraustegiaren arteko balizko lotura bat badela agerian uzten du, azterlan honen egileek lotura hau guztiz frogatzeko ikertzen segitzeko borondatea agertzearekin batera.

Ondorio gehiago

Datu gehiago. Santoro, M, 2016 Italia: "Adverse reproductive outcomes associated with exposure to a municipal solid waste incinerator" ikerlanak. OEIT-k bertatik jasotako datuen arabera, "eremu bateko kutsadura-iturri ezberdinak aztertzen dituzte. Ez dute aurkitzen ezberdintasunik umetoki-barruko hazkundean eta sexuen erratioan eta ezta ere pisu baxuko jaiotzeetan. Hala ere erraustegiarekin lotura aurkitzen dute garai-aurreko erditzeetan (<37 aste)".

Italiako beste ikerlan bat, Minchilli, 2016: "Epidemiological population-based cohort study on mortality and hospitalization in the area near the waste incinerator plant of San Zeno, Arezzo (Tuscany Region, Central Italy)". Kasu honetan "bere aktibitatea 2000. urtean abiatu zuen erraustegi batek osasunean izandako eragina aztertzen du. Esposizioa baloratzeko erraustegiak aireratutako PM10 partikulen kontzentrazioak neurtzen dira pertzentiletan. Ikerketak dio gaixotasun kardiobaskularrak %18 eta gernubideen gaixotasunak %21 handitzen direla (>80ko pertzentila vs <50eko pertzentila)".

Albiste hau Noaua-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.

Hemen irakur daitezke sail honen barruan OEITeko medikuek aurretik argitaraturiko ikerlanak.