EH Bilduren izenean, Iruñean egin duen lehen agerraldian Hasier Arraizek aitortu du emaitza txarrak izan direla. "Hauteslegoak klabe estatalean erabaki du bozka eta guk ez dugu jakin hori irakurtzen".
Pablo Gorostiaga aipatuz, adierazi du: "Erori egin gara, askotan erori gara, baina bihar jaiki egingo gara eta aurrera jarraituko dugu".
Amaiurrek zazpi diputatu izan ditu legegintzaldi honetan Espainiako Kongresuan, eta orain EH Bilduk bi lortu ditu. Bizkaitik bat eta Gipuzkoatik beste bat.