Urriaren 18an, bioetikari buruzko lege proiektuaren karietara, “ernalketa lagundua” emakume guztiei zabaltzea aztertuko dute Frantziako Legebiltzarrean. Lapurdiko Les Bascos elkarteak ganbarako bilkura adi-adi segituko duela aditzera eman du.
Ipar Euskal Herriko Hitza-k aitzinatu bezala, Beñat Gachen Les Bascos elkarteko lehendakariaren hitzetan, funtsezkoa da "Ernalketa lagundua" emazte guztiei zabaltzea. Gisa horretara, "herrialde irekienen eta progresistenen parte izanen gara”.
Les Bascos elkarteko kideek adi eta erne segituko dute ostegunetik aitzina Frantziako Asanblean aztertuko duten biotekari buruzko lege proiektua. Legearen zenbait puntu zehaztea nahi dute. Halaber, 2012an ezkontzaren legearen inguruan ez bezala, legearen kontrako mobilizazioak ez izatea espero dute.
Albiste hau Ipar Euskal Herriko Hitza-k argiratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.