“Erraustegia geldituko dugu eta honekin zuen inperioa hankaz gora jartzeko lehen pieza botako dugu”

  • Ernai antolakundeak oharra atera du Zubietako erraustegiaren eraikuntzaren kontra EAJren egoitzan egindako ekintzaren harira. “Erraustegia geldituko dugu” eta “Mafiosoak, zuenak egin du. Zaborra zarete!” pintaketak egin zituzten, eta zaborra bota zuten egoitzaren atarian astelehenean.


2017ko maiatzaren 10an - 09:21
Donostiako EAJren egoitza. (Arg.: EAJ) Donostiako EAJren egoitza. (Arg.: EAJ)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekintzak erreakzio ugari eragin ditu. EAJk azalpenak eskatu dizkio ez Ernairi, baizik eta Sorturi, eta galdetu dio ea horiek diren “garai berriak”. Arkaitz Rodriguezek, berriz, Sorturen izenean erantzuna eman dio EAJri; Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan du EAJk dutena baino dimentsio handiagoa eman diela gertaerei, nahiz eta Sortuk ez lukeen halakorik egingo.

Ernaik komunikatua zabaldu du astearte gauean. Hona ekintza eta komunikatua:

Hemen Ernairen komunikatua osorik:

Urteetan zehar Euskal Herriak erraustegiaren aurkakotasuna tinko erakutsi izan du. Azken hilabete luzeetan kaleak hartu ditugu; Gipuzkoan aurrekaririk gabeko mobilizazio zikloa irekiaz. Ustelkeriaren aurrean, bizitzaren aldeko hautua egin dugu Gipuzkoako herritarrok; behin eta berriro. Horren aurrean, PNVk ez du bere asmoak aldatzeko keinu txikienik ere egin.

PNVk esan izan digu erraustegia dela geratzen zaigun aukera bakarra. Zorionez, hainbat udalerritan kontrakoa frogatu da: herritarrok konpromisoa eta borondatea izanda, alternatibak errealak eta posibleak dira. Orduan, zergatik tematzen da hainbeste PNV erraustegiaren inposizioan?

Haien engranajearen beste pieza bat da erraustegia. Izan ere, bulego ilunetan itxitako (eta jatetxe garestietan ospatutako) tratu milionarioak dira haien boterearen berme, eta xede. Argi dago erraustegiak ez diola herriaren interesei erantzungo, gutxi batzuen poltsikoen mesedeei baizik; horregatik, ezikusiarena egin dute herritarrok kalera atera garen bakoitzean. Horren erakusle da astelehenean Gipuzkoa osoan herriz herri egin ziren mobilizazioei muzin eginda, asteazkenerako obren hasiera iragarri dutela Zubietan. PNV herriaren gainetik igaro da; beste behin ere.

Manipulazioan eta biktimismoan ezkutatu da PNV. Berriz ere. Erasotzailea zein den esatera ausartu dira. Ahaztu egin zaie ordea, erasoa haiena dela. Erasoa herritarren mobilizazioei jaramonik ez egitea da; erasoa ustelkeriaz goraino dauden enpresekin (eta alderdiekin!) paktuak egitea da; erasoa urteetan zorpetuko gaituzten kontratuetan sartzea da; erasoa amalurra txikituko duten proiektuak eraikitzea da; erasoa gure osasuna hipotekatzea da. Hori guztia gutxi batzuen poltsikoen mesedetan. Nor da erasotzailea? Nor da herriaren gainetik pasatzen ari dena?

Gazteok argi dugu, herriaren aurkako iruzurrik ez dugu onartuko. Erraustegia geldituko dugu eta honekin zuen inperioa hankaz gora jartzeko lehen pieza botako dugu. Jai duzue gurekin!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


Eguneraketa berriak daude