Nafarroan gazte bat lan istripuan hil ondoren, Bizi dinamikaren barnean egindako protesta izan da. 2018. urtean 68 hildako utzi zituen prekarietateak eta aurten bi hildako izan dira dagoeneko.
Ernaiko kideek Cebek Bizkaiko Patronalaren egoitzako ateak sinbolikoki itxi eta pintaketak egin dituzte. Lan munduan gazteek pairatzen duten prekarietate egoera salatzeko egin dituzte protestak.
“Enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez harago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan. Bizi baino, bizirautera kondenatuta gaude” salatu du Ernaik.
Otsailaren 16an prekarietatearen aurka Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako deia ere luzatu dute.
Argazki gehiago (Topatu bidez):