argia.eus
INPRIMATU
Ernaik bere egoitza batean aurkitutako espioitza tresnak erakutsi ditu
Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko azaroaren 07a
Egoitzan topatutako aparatuak. (Arg: Ernai)

Lokalaren aurrean zegoen dispositiboa, eta kamerak zuzenean atea enfokatzen dutela jakinarazi dute.

Sortu eta LABekin batera emandako prentsaurrekoan, Espainiako Inteligentzia Zentroak zelatatzen dituela salatu du Ernaik.

Espioitza kasuen harira Espainiako Diputatuen Kongresuan CNIko buruak ukatu egin zuen atzo legezko alderdiak espiatu izana.

“CNI gezurretan ari da”, esan du Irati Sienra Ernaiko bozeramaileak. Poliziak gazte erakundeko militanteei jarraipenak egiten dizkiela esan du Mikel Button Gazte Erakundeko kideak. 

Hiru taldeek eskaini dute prentsaurrekoa; izan ere, uste dute ezker abertzaleko talde eta kide "asko" zelatatzen ari direla. Sienrak ezker abertzaleko kideek "etenik gabeko" jazarpena dutela nabarmendu du. 

"Batzeko eta antolatzeko eskubidearen urraketa da", antolakundearen hitzetan. Horregatik, eragile politikoei dei egin diete, gertaeraren aurrean "arduraz" joka dezaten.

Prentsaurrekoa bideoan.