“Utzi bizitzak kutsatzeari erraustegia gelditzera goaz” eta "Euskal Herrian Bizi" lelopean egin dute manifestazioa Lasarte-Oriatik erraustegiko lanetara kamioiak sartzen diren lekuraino. Ehunka gazte Gipuzkoako Aldundiak egin nahi duen proiektuaren aurka kalera atera dira.
Ehunka lagun gerturatu dira gazte erakundeak antolatutako manifestaziora. Gazteek twitterren bidez aldarrikatu dutenez, mezu argia helarazi nahi diete “ustelei”: “Gazte borrokaz lortuko dugu! Erraustegi gelditzera goaz”.
Abiatu da manifestazioa. Ehunka ikasle eta gazte erraustegiaren aurka, kalean. Ez Zubietan ez inon, errausketarik ez!#EHBizi pic.twitter.com/eNBYwo5W9E
— Ernai (@ernaigazte) 2018(e)ko irailaren 20(a)
Erraustegia “PPNV-ren negozioa” izateaz gain “herri gisa zorpetzen” gaituela salatu dute gazteek, makroproiektu hau “ustelkeriaz beteta” dagoelako. Bizitza jartzen dute “ustelen aurretik, proiektu txikitzaileen aurretik eta prekarietatea eta esplotazioaren aurretik”.
Asteburuan Zubieta herrian egingo den kanpaldira eta igandean proiektu honen lanetara egingo den martxara deitu du Ernaik.
Erraustegiaren aurkako borrokak darrai! Dei egiten diogu euskal gazteriari datozen egunetan @GipuzkoaZutik eta @lurraldeaskea|ren deialdietan parte hartzera. Utzi bizitzak kutsatzeari!
— Ernai (@ernaigazte) 2018(e)ko irailaren 20(a)
Erraustegia gelditzera goaz! 😷 #EHBizi pic.twitter.com/OkLeC09kCS