Oholtzatik pantaila handira salto egitea lortu du Mireia Gabilondo aktore, zuzendari eta gidoigileak. 2018an estreinatu zuen “Erlauntza” antzerki obra zuzendu ondoren, bi urtetara, obra zinemetara eramatea lortu du. Antzerkiak izugarrizko ospea izan zuen bere garaian eta formatu berri hau egitea erabaki zuen, egungo testuinguruak sortzen dituen zailtasunen gainetik.