argia.eus
INPRIMATU
Erlakumeak han hemenka
  • Fenomeno berezia da erlakumeena, erleen biziraupena bermatzen duen prozesu naturala. Eguraldi epelak loraldi oparoak dakarzki eta loraldien oparotasunak erleen “emantzipazioa”.

Balerdipeko erleak @balerdipeko Mattin Jauregi Inaxio Arin 2023ko abuztuaren 28a
Erlakumea. Argazkia: Pixafuel.com.

Erlauntzak eztiz betetzen hasten dira erleak, eta erlauntza bete heinean tokirik gabe geratzen dira bizitzeko, beraz, erabakiak hartzeko garaia izaten dute.

Bi aukera izango dituzte. Eztirik ez bildu eta neguan goseak hil ala erlauntzatik erle batzuk bidali. Erlauntzatik bidaltzeak badu gainera beste abantaila bat ere, erlea ugaldu egiten dela, aurrera begira ere erleak geratuko direla ziurtatuz.

Erleen emantzipatze hau, erlakumea izenez ezagutzen da.

Prozesu horretan erleauntzan erregina berri bat sortzen dute eta erregina zaharra erlauntzatik bidali, toki berri baten bila. Honi esker, erregina berriak erlauntzan jarraituko du arrautzak erruten.

Erregina zaharra toki bila hasiko da. Non geldtu, zer okupatu begira. Ohikoa da teilatu zaharretan sartzea erlakumea, utzitako erlauntza zaharren batean edo etxeetako pertsianetan…

Erlezainok normaltzat hartzen dugu hau, batez ere loraldiak oso oparoak direnean. Erlezainon partetik ez da oso gustagarria erleak alde egitea, ezti produkzioan erangin baitezake, baina prozesu naturala izanik gelditzen saiatu beharko genuke? Hori ekidin?

Gu gara erleak zaindu eta erlearen garrantzia aldarrikatzen dutenak eta erlearen prozesu naturala aldatu nahi dutenak ere gu ote gara?