2017tik debekatuta zeuden zezenketak Balearretan, baina aurreko astean berriz antolatu dituzte Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Balearretako parlamentuak onartu zuen legea ezeztatu ostean.
“Cara al sol” ereserki frankista jarri dute Mallorcako zezen plazako megafonian, zezenketen bi urteko debekuaren ostean. Zezenketen aurka protestan ari zen jendeak dena ikusi eta grabatu du, eta Unidas Podemos-ek salaketa jarriko duela adierazi du, Memoria Historikoaren legea urratzen duela argudiatuz.
Bi urteren ondoren, zezenketak Mallorcako zezen plazara itzuli dira. 2017an Balearretako parlamentuak zezenketen erregulaziorako eta animalien babeserako legea onartu zuen; lege honek “espektakulorako zezenaren heriotza” debekatzen zuen. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak lege hau debekatu du, eta Mallorcako Udalak zezenketak baimendu ditu; PSOEko José Hila Vargas da Mallorcako alkatea.
Gertaera isildua
Baliabide publikoak erabiltzen dituen ekitaldi batean ereserki frankista jartzeak, baina, ez du Espainiako Estatuko hedabide nagusien arreta erakarri. Zezenketak ostiralean izan dira, eta Britainia Handiko eta Alemaniako hedabideek albistea zabaldu dute, The Guardianek esaterako, baina ABC, El País edo El Mundo bezalako hedabideek ez dute zabaldu.
aquí el video a la plaça de toros de #Palma on es pot escoltar el ‘Cara al sol’. Es veu a gent posant-se la ma al cor i amb una sentida acció de fer la salutació nazi pic.twitter.com/AlBzAzcJnu
— Јоѕэр Я. Ѕаlмэѓои🔻 (@JosepSalme) August 11, 2019
Bullfighting organisers have attempted to silence the chants of hundreds of protesters in Mallorca by playing the fascist anthem 'Cara al Sol' over the arena’s loudspeaker pic.twitter.com/u2saFvNde8
— SBS News (@SBSNews) August 11, 2019