Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak hondamendi-eremu izatea eskatuko dute, joan den asteburuan uholdeek eragindako kalteak direla-eta. Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera eskatu dute.
Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren arabera, asteburuko uholdeek 4 eta 5 milioi euro arteko kalte materialak eragin dituzte herri horietan.
Espainiako Gobernuari dagokio eskaera onartu ala ez erabakitzea, eta horren araberako laguntzak ematea. Besteak beste, kalte pertsonalei eta etxebizitzetan izandako kalteei aurre egiteko diru laguntzak eman ditzake, baita udal azpiegiturak eta errepideak konpontzeko, nekazaritzan abeltzaintzan eta basogintzak izandako kalteei aurre egiteko edo enpresek jasandako kalteak konpontzeko ere.