argia.eus
INPRIMATU
Eremu mistoan beste 11 udalerri sartzearen alde azaldu da Nafarroako Gobernua
  • Abaigar, Aibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta dira oraingoz eskaera egin duten udalerriak. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko martxoaren 09a
Ibaigarko udaletxea (arg.: Euskomedia)

Nafarroako Gobernuak asteazkenean egin duen saioan azaldu du eremu mistoan beste 11 udalerri sartzea proposatzen duen Euskararen Legea aldatzeko proposamenaren alde dagoela; horixe eskatu dute udalerri horietako osoko bilkurek.

Lege horren 5.1 artikulua aldatzea da eskatzen dena; artikulu horrek eremu mistoa osatzen duten udalerrien zerrenda jasotzen du, eta zerrenda horri honako udalerri hauek gehitu litzaizkioke: Abaigar, Aibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta eta Zuñiga.

Euskararen Legeari aldaketa hori egiteko proposamena Nafarroako lurraldearen errealitate soziolinguistikoaren bilakaeran oinarritzen da, baita gaur egun eremu ez-euskaldunean dauden udalerri batzuen eskari sozialean ere; azkeneko hilabeteetan, udalerri horietako osoko bilkurak eskatzen ari dira egin daitezela legezko dagozkion ekimenak udalerri horiek eremu mistoan sartzeko, euskara beren udalerrietako berezko hizkuntzatzat jotzen baitute. 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra