argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako “eremu ez euskalduneko” herrietara iritsi da D ereduko ikasleak eramateko autobusa
  • Lizarrako eskolan euskaraz ikasten duten haurrak beren herrietan bertan jaso zituen atzo autobusak; orain arte ondoko herrietara joan behar izan dute garraioa izateko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko irailaren 09a
D eredura doazen Oteizako haurrak jaso ditu aste honetan lehenbiziz autobusak. (Arg.: Euskalerria irratia)

Azedo eta Mirafuenteseko haurrak gurasoen autoetan igotzen ziren, kilometro batzuk egin, eta Antzinen hartzen zuten, gero, Lizarrako eskolarako autobusa. Hori, egunero. Gurasoek eramaten zituztelako, horrek zekarren gastuarekin. Eta adibide bat baino ez da. Inguru horretako ume askok mugitu behar zuten garraioa lortzeko.

Egoera latz horretan, argi izpi bat sartu zen urte hasieran. Urtarrilean iritsi zen berria: Nafarroako Gobernuak "eremu ez euskaldun" horretako herrietan ere autobus publikoa jartzeko konpromisoa hartu zuen. Hala, atzo lehenengo aldiz, herrian jaso zituen autobusak Oteitzako, Arroitzeko, Alloko, Mirafuenteseko eta Azedoko umeak.

Aspaldiko aldarria

Gurasoek urteak zeramatzaten autobusaren beharra aldarrikatzen, lan handia baitzen seme alabak goizero inguruko herrietara eramatea. Oraingo lorpena, beraz, borroka horren ondorioa da.

(Albiste hau Euskalerria Irriatian argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu Argiara)