argia.eus
INPRIMATU
“Eremu ez-euskaldunean” eta “mistoan” euskara indartzeko aholkua eman du Europako Kontseiluak
  • Hego Euskal Herriko osasun edo polizia zerbitzuetan ere ikusi du kontseiluak euskararen erabilera indartzeko beharra.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko abenduaren 12a

Estatu espainiarrean hizkuntza gutxituei buruz egindako txosten batean jaso du Europako Kontseiluak aholkua. Nafarroako "eremu ez-euskaldunean" eta "mistoan" euskararen erabilera indartzearen alde egiten du. "Hizkuntzak izaera koofizialik ez duen eremuan" euskarazko zerbitzu gehiago eskaintzearen alde egiten du. "Berehalako ekintzarako gomendioen" artean, txostenak "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio publikoan euskara erabiltzea" ere eskatzen du, Gizpuzkoa, Araba eta Gipuzkoan bezala.

Txostenaren arabera, euskararen egoera "ona" da, baina erabilera indartzea gomendatzen du, eta berariaz aipatzen ditu Osakidetza eta Ertzaintza, baita Nafarroako osasun eta segurtasun zerbitzuak ere.

Txostenak euskararen egoera balioesten du eta gaur egun 16 eta 24 urte bitartekoen artean %71 euskaldunak dira; 2006an %62 eta 1991n %25.