Eremu ez euskaldunean eguneroko errealitateak lausotzen du etorkizuneko itxaropena

  • Nafarroara itxaropenezko argi izpi bat heldu dela dirudi Gobernuak Euskararen Legea aldatu eta gune ez euskalduneko ikastetxeetan D ereduan ikasteko aukera emanda. Poz iturri izan behar lukeenak, baina, ez dirudi hainbesterako: datorren ikasturterako ez dagoela dekretua garatzeko denborarik dio Gobernuak, eta ondorioz, ez dago D ereduan matrikulatzerik.


2015eko martxoaren 26an - 07:56
Korrika Txikia, asteazkenean Lodosan. (Argazkia: Ibaialde ikastola)

Lege aldaketak ekar dezakeena ikusteke, beste borroka batzuk dituzte egunerokotasunean eremu ez euskaldunean: dagoeneko badituzten euskarazko eremuak mantentzea. “Gure seme-alabek euskaraz ikasi eta bizitzearen alde gaude, eta geuk ere bizi nahi dugu euskaraz, baina administrazioak mota guztietako trabak jartzen dizkigu. D eredua egongo balitz, egun dagoen matrikulazioa baino handiagoa legoke”. Ainhoa Jimenezen hitzak dira, hiru urte dira Iruñetik Lodosara joan zela.

Eremu euskaldunean bizita ziurtzat jotzen zuen euskaraz ikasteko eskubidea baina bestelako errealitatea ezagutu du Lodosan: “Eskubide linguistiko guztiak galdu ditut lekuz aldatzeagatik. Nafarroako Gobernuak nire eskubideak defendatu beharko lituzke eta horren ordez kentzen ari zait, nire eskubideak, nire seme-alabenak eta nire bilobenak”.

Euskararen hautua

Eremu ez euskalduneko bizilagunek urtero egin behar dute hautua seme-alabak matrikulatzerakoan: herrian eta euskaraz baina ikastolan, euskaraz eta ikastetxe publikoan baina herritik kanpo edo herrian eta ikastetxe publikoan baina A ereduan –euskara irakasgai gisa bakarrik dutela. “Niretzako euskara dago denaren gainetik, oso argi dut eta alaba ikastolara joaten da”, azaldu du Jimenezek, baina ez ditu ahazten horrek dakarren kostu ekonomikoa eta aurrerantzean ere ikastola mantendu ahal izateko eguneroko lanaren nekea. Gainera, ikastolako sistemaren gauza batzuk orain ezagutu eta atsegin baditu ere, eredu publikoaren defendatzaile sutsua da: “D eredua publikoa da eta jarriko balitz, Gobernuak babestu beharko gintuzke, berak eman beharko liguke orain ikastolei ematen ez dien lekua”.

Lodosan ikastolarik ezean, haurrek beste herri batzuetara joan beharko lukete: “Oso militanteak garenok Lizarrara eramango genituzke –ordu erdi dago autoz- eta gehienek ikastetxe publikora eramango lituzkete. Murgiltze eredua galdu egingo litzateke eta euskara ere bai. Horregatik borrokatzen dut ikastolaren alde, haurrak euskaraz bizi direlako gune horretan”.

Gauza txikien poza

Euskal gizarteak eremu ez euskalduneko errealitatea ezagutzea nahiko luke Jimenezek, eta arazoaren sozializazioan Euskaraz Bizia eta Ikasi herri ekimenak egindako lana aitortzen du. “Edonori toka dakioke lanagatik hona etorri eta egoera hau sufritu beharra, elkartasuna borrokatu behar da”.

Barneratua du epe laburrean ez duela emaitzarik ezagutuko “baina gutxienez nire bilobek hemengo ikastetxe publikoan euskaraz ikasteko aukera izan dezatela”. Bien bitartean edalontzia tantaz-tanta betetzen doazen ekintzekin gozatzen du, duela bi asteko Pirritx eta Porrotxen lehen emanaldian herriko 200 haur –euskaldun nahiz erdaldun– batu izanarekin, adibidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-24 | Leire Artola Arin
Milaka lagun Korrikaren amaiera ospatzen ari dira Baionan

2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


2024-03-23 | ARGIA
GARAZI ARRULAREN MEZUA

Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]


2024-03-23 | ARGIA
AEK: “Harro gara... baina ez konforme!”

AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]


2024-03-23 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Larunbateko gaupasa Korrikarekin egiten duten horiek

23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]


2024-03-20 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Euskara harrotasunez transmititu dutenen lekukoa

Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.


Eguneraketa berriak daude