argia.eus
INPRIMATU
Eredu energetikoaz mintegia Durangon
  • Asteazkenean, hilak 18, erregai fosilak oinarri dituen eredu energetikoari eta alternatiba berriztagarriei buruzko Energia Bizian! jardunaldiak egingo dira Durangoko (Bizkaia) Pinondo Kultur Etxean, EH Bilduk antolatuta.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 17a

"Argi daukagu ez dagoela gaur egun daukagun bizimodu eta eredu ekonomiko kontsumista sostengatzeko modurik", dio EH Bilduk. "Mugagabeko hazkundean oinarrituriko azken hamarkadetako ereduak, energia kontsumo izugarria behar du bere sostengurako. Ez dago lehengai fosil hauek kontsumo maila berean ordezkatuko dituen bestelako iturririk, eta beraz, ezinbestean, gure ohiturak eta eredu ekonomikoaren aldaketa nahitaezkoa da".

Koalizioaren hitzetan, ingurumen ikuspegitik zein bideragarritasun ekonomiko eta sozialetik, energia berriztagarrietan oinarrituriko sistema energetikoa eraiki behar da, "betiere aipaturiko kontsumoaren murrizketa burutuz, bestela ez baita bideragarria izango". Halaber, kontsumo murrizketa eta berriztagarrien aldeko apustua garatu ahal izateko, ekoizpen eta banaketa "eredu deszentralizatu eta banatua" behar dela nabarmendu du.

Egitaraua

Alternatibez eztabaidatzea da EH Bilduren helburuetako bat. "Esperientzia horiek ezagutzera eman nahi ditugu, informazioa partekatu eta aurrerantzean eman beharreko urratsak planifikatu. Eraldaketa behetik bera gora etorriko delako, funtsezkoa da tokiko mailan neurri zehatzak aplikatzea eta ezagutzera ematea". Ildo horretan antolatu dute asteazkeneko mintegia: