argia.eus
INPRIMATU
Eredu berri baten alde, eskola txikien festa igandean Olaberrian
  • Ekainaren 9an, igandean, Olaberrian Gipuzkoako Eskola Txikien Festa egingo da. Eskola txikien topagunean ikasleak, irakasleak, gurasoak eta udal ordezkariak bilduko dira.

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko ekainaren 07a
Eskola Txikien Festaren logoa.

Egun beteko egitaraua prestatu dute antolatzaileek eta hainbat gune prestatu dituzte. Txoko horietan haurrek gozatzeko mila aukera izango dituzte: sua pizten ikasteko tailerra, eskalatzeko gunea, marrazketa, musika…

Ondoko bideoan Olaberriko ikasle eta irakasleek festara gonbidatu gaituzte.