argia.eus
INPRIMATU
Erdira jaitsi da nekazarien kopurua Nafarroan
  • Hamalau urteko epean 4.748tik 2.437ra egin dute behera Nafarroako nekazarien kopuruak.  Mahastizaintza eta ardogintza izan dira nekazari gehien galdu duten sektoreak, abeltzaintzako ustiategiek gertu jarraituta. Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen Sailak beherakada honen arrazoi nagusia ekoizleen salmenta prezioen jaitsiera dela esan du.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko otsailaren 17a

Elikagaien Jatorri eta Xede Prezioen Indizeak kaleratu du azken hamar urteetan ekoizleek beraien produktuengatik jaso duten irabazia txikiagotzen joan dela. Era berean, produktu horiek –olioa, laranjak eta mandarinak, esaterako-  merkataritza-establezimenduetan erreklamo-produktu gisa erabili dituzte. Hau da, nekazarien irabaziek behera egin ahala, gero eta produktu orokortuagoak bilakatu dira biztanleriaren erosketa-organ.

Honez gain, atzerriko gertaerek ere eragin dute nekazarien kopuruaren jaitsieran. Izan ere, Europar Batasuneko beste eskualde batzuetako edo EB kanpoko herrialdeetako elikagaiak sartzeak eragin zuzena izan du bertako nekazariengan. Espainiar Estatua EBko kide bilakatu aurretik ekoizleek beraien prezioak ezartzen zituzten, baina Batasuneko kide bilakatzearekin batera prezioak aurretiaz ezarrita zeuden, eta beherakada handia suposatu zuen nekazarien irabazientzako.

Europar Batasunetik kanpo ere, nazioarteko politikak izan du eragina. Trumpen beto errusiarragatik edo muga-zergengatik ere beraien jarduna mugatu behar izan dute Nafarroako nekazariek.

Europar Batasunak Nafarroako lehenengo sektoreko 5.000 nekazari ingururi ematen dizkio laguntzak. Baina horrek ez du ekidin nekazarien kopurua jaistea, aipatutako arrazoiengatik.