Jendetza atera zen kalera atzo arratsean ere, eraso sexisten aurkako protestara. Kalejira isila egin zuten Peñek: zutabe bana atera ziren zezen plazatik eta Errekoleten plazatik, eta Gazteluko plazan bat egin zuten. Hamar minutuko isilunea egin zuten protesta modura. Ondoren, babes osoa bortxaketak, ukituak… Oro har, erasoak pairatu dituzten herritarrei.
Erantzun irmoa ematen ari dira herritarrak, elkarretaratze jendetsuen bidez. Datuek erakutsi dute arazoaren neurria nolakoa den. Atzo eguerdira arte larrialdi zerbitzuek jakinarazi dute denera hamabi salaketa jaso dituztela sexu erasoekin lotuta. Erasoak jasan dituztenek salaketa egitea garrantzitsua dela nabarmendu dute, eta herritarrei ere dei egin diete berdin jokatzera.
Milaka lagun elkartu ziren Gazteluko plazan sexu erasoak salatzeko. Hamabi salaketa daude guztira eta hamabi lagun atxilotu dituzte erasoekin lotuta. Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren ordezkaritzak izan ziren atzoko protestan ere.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra