argia.eus
INPRIMATU
Eraso sexisten kontrako kanpaina abiatu du Gora Iruñeak
  • Jaiak aske, gozamenez bete lelopean otsailetik uztailera bitarte hitzaldi edota ikastaro bat eskainiko dute hilero, "heteropatriarkatuak eguneroko harremanetan duen eragina" landuko dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko otsailaren 01
Hileroko hitzaldien bidez, eraso sexisten aurkako kontzientzia zabaldu nahi dute Iruñean (argazkia: Euskalerria Irratia).

Norberaren ahalduntzea bilatu nahi dute solasaldi eta ikastaroen bidez. Doan izanen dira denak, hileko bigarren asteburua.

- Otsailaren 13an: "Maitasun erromantikoa eta ezkutuko indarkeria". Amaia Zufia (Emagin). Mistoa izanen da.

- Martxoaren 12an: "Gizonak berdintasunerako bidean". Jabi Arakama (Gizonenea). Gizonei zuzenduta.

- Apirilaren 9an: "Ligoteo sanoa". Bereziki, 16-20 urte arteko gazteei zuzenduta. Oihana Beloki (Lastotan Kooperatiba). Mistoa izanen da.

- Maiatzaren 14an: "Identitateak dantzan mugak zabaltzen". Xabi Sanchez (Kattalingorri) eta Oihana Lopez (Bilgune Feminista). Mistoa izanen da.

- Ekainaren 11an: "Emakumeen ahalduntzea eta sareak. GoraIruñea!". Emakumeei zuzenduta.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du ta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]