Jaietan ematen diren eraso sexisten kontrako kontzientzia areagotuz doa herriz herri. Sanferminetan izandako azken erasoen larritasunak inoizko kanpainarik handiena ekarri du, eta horren ondorioz eragile sozial ugari eta udala elkarrekin ari dira lanean.
“Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske” informazio gunea jarri zuen Iruñeko Udalak Gaztelu plazaren eta Carlos III.aren artean. Dagoeneko 11.200 bisita informatibo jaso dituzte. Bertan jai guztietan zehar, lau hizkuntzatan dagoen eraso sexisten kontrako gida banatzen arituko dira: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa. www.pamplona.es atarian edo sanferminpamplona app-ean ere eskuragarri dago.
Gida horretan, eraso sexista bat jasanez gero zer egin eta nora joan gomendatzen duten aholkuak daude, baita salaketarako eta laguntzarako telefono zenbaki bat ere. Gidaren 20.000 kopia baino gehiago egin dira, eta elkarlanean osatu dute Berdinsarea udalaren egitasmoak eta hainbat herri mugimenduk: Gora Iruñea!, Kattalingorri edo indarkeria sexistaren kontrako emakumeen plataformak.
Aurretik eraso sexisten kontrako 20.000 pegatina inprimatu bazituzten ere, 50.000 gehiago atera dituzte egunotan. Jada ezaguna egin den erasoen kontrako esku gorriaren logoa duen 26.000 pin ere banatu dituzte, eta logo hori bera hiriko hainbat txokotan jarri dute, estatua gisa.
Mugimendu feministak Sanferminak hasi aurretik azken urteetan ohitura duen manifestazioa egin zuen ere. “Matxiruloen aurrean autodefentsa feministarako” deia egin zuten: